Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio-datuei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula deritzogu. Horiek instalatzea onartzen ez baduzu, COOKIEEN POLITIKA atala bisitatu beharko duzu. Bertan cookieak ezabatzeko edo baztertzeko era aurkituko duzu.

''EKARPENAK''
EGIN AHAL IZATEKO SARRERA

Pasahitza ahaztu zait  •  Erregistratu

Itxi
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

GAIAK

PARTEKATU  PARTEKATU

  •   PLANTEATUTAKO GALDEREI BURUZ IRITZIA EMAN

Turismoaren hazkundea eta jasangarritasuna

1. argazkia

Sektore turistikoaren eta lan-mahaien iruzkin eta ekarpenen hautaketa

 

Sektorearen ustez, ez dira alarmak piztu turismoak gure hirian izandako hazkunde handiaren ondorioz. Hala ere, onartzen dute beharra dagoela garapen iraunkorra bultzatzeko, masifikazio-kasuak saihesteko; izan ere, kasu horiek antzeman baitira, adibidez, Alde Zaharrean eta Groseko zati batean ere.

Ezinbestekotzat jotzen dute lurralde historikoa zabaltzea hiriko beste gune batzuetara eta Gipuzkoaren gainerakora ere, itsasertzera bereziki.

Euren iritzian, hiriak funtsezko erabakiak hartu behar ditu turismoaren kudeaketan, haren nortasunaren zati bat galdu ez dadin eta garapen globalera begira.

Helburua litzateke datozen urteetarako estrategiak ezartzea, iraunkortasunaren eta kalitatearen aldeko apustua finkatuko dutenak, bisitarien zenbakizko hazkunde hutsaren ordez.

Sektoreak uste du txango-turismoa deritzonak ez diola hiriari ekarpen handirik egiten. Hortaz, Donostia kalitatezko helmugatzat sustatzearen alde egiten dute, horrek Donostia hiri garestitzat posizionatuko badu ere.

Hazkunde turistikoarekin lotutako beste faktoreetako bat da hiriko hotel-eskaintzaren zabaltze nabaria. Bat datoz Donostiak hotel-plaza gehiago behar zituenaren inguruan; baina, proiektu berrien zaparradaren aurrean, uste dute beharrezkoa dela euste-eredu iraunkor bat ezartzea eta ekimen berriak garatzea.

Orobat, apartamentu turistiko deritzenak kontrolatzea planteatzen dute.

 

Eztabaidarako galderak

Nola baloratzen duzu turismoak Donostian egun bizi duen egoera?

Zure ustez, zein izan behar dira turismoaren aupadak Donostian datozen urteotarako?

Zer irizten diozu turismoak hirian izan duen hazkundeari?

Zure ustez, nola kudea daiteke gai hori?

• Zein da zure iritzia hirian tasa turistiko bat ezartzeko aukeraren inguruan?