Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio-datuei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula deritzogu. Horiek instalatzea onartzen ez baduzu, COOKIEEN POLITIKA atala bisitatu beharko duzu. Bertan cookieak ezabatzeko edo baztertzeko era aurkituko duzu.

''EKARPENAK''
EGIN AHAL IZATEKO SARRERA

Pasahitza ahaztu zait  •  Erregistratu

Itxi
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

GAIAK

PARTEKATU  PARTEKATU

  •   LURRALDEAREKIN ETA ERAGINPEKO EREMUEKIN ERLAZIOA, SEKTOREAREKIN ETA AGENTE TURISTIKOEKIN ERLAZIOA

Turismoaren gobernantza

1. argazkia

Sektore turistikoaren eta lan-mahaien iruzkin eta ekarpenen hautaketa

 

Gobernantza-eredua Europa osoan irekitako eztabaida da. Eredu irekiagoak eta partaidetza handiagokoak bilatzen dira; turismoaz gainera, beste balio batzuk bultzatuko direnekoak, adibidez, talentua, heziketa, osasuna…

Ezinbestekoa da hiri-estrategia global bat ezartzea, eta, horren barruan, estrategia turistiko osoak sartuta egon behar du.

Adierazten dute beharrezkoa dela bikoiztasunak saihestea instituzioen kudeaketan.

Haien ustez, era batean edo bestean turismoan inplikatuta dauden agente guztien koordinatzaile-zeregina bete behar du Udalak. Ildo horretatik, esparru instituzional eta arauemaile egokia eskatzen dute, hiriko jarduera turistikoa behar bezala kudeatu ahal izateko. Zeharkako kudeaketa eskatzen dute, hainbat sail inplikatuta egongo direnak.

Beharrezkoa litzateke instituzioek herritarrak kontzientziatzea turismoak tokiko ekonomia osoan duen garrantziaren inguruan; sektorea hiriko foro eta erabaki-esparru guztietan egotea; hiriaren marka eta sustapena indartzea; merkataritza-sektorearen posizionatze handiagoa bultzatzea.

 

Eztabaidarako galderak

Nola ikusten duzu hiriak bere ingurunearekin, bere lurraldearekin eta harago duen harremana?

Zein izan behar du turismo-sektorearen zeregina hiriko turismoaren kudeaketan?

Eta gainerako hiritarren zeregina?