PARTEKATU
• SHOPPING-A, BILERAK ETA KONGRESUAK, KIROLETAKO EKITALDIAK. NAZIOARTEKOTZEA ETA DESESTAZIONALIZAZIOA
Turismo-segmentu espezifikoen garapena

Sektore turistikoaren eta lan-mahaien iruzkin eta ekarpenen hautaketa
Sektoreak uste osoa du Donostiak turismo profesionaleko hiritzat dituen ahalmenetan, nahiz eta, segmentu hori garatzeari dagokionez, nolabaiteko arretarik eza antzeman duen euskal instituzioen aldetik.
Nabarmendu duten mugetako bat da hirirako hurbilerraztasuna. Ildo horretatik, nazioarteko konexio gehiago sortu beharra dagoela adierazi dute. Gure aireportuaren egungo baldintzak kontuan izanda, komeni da inguruneko beste aireportu batzuekiko (Bilbokoa edo Biarritzekoa) konexioak indartu eta hobetzea.
Proposatzen dute behe-denboraldiko hilabeteetan (hau da, azarotik martxora bitartean) Donostia bilera eta biltzarretako hiritzat sustapena bideratzea.
Garatu beharreko beste alderdi bat kirol-turismoa deritzona da. Donostia ezaguna izaten hasia da, esaterako, Behobia-Donostia lasterketari, Maratoiari eta bestelako kirol-probei esker.
Eztabaidarako galderak
• Erosketen, biltzar eta kongresuen edo kirol ekitaldien turismoa interes-lerroak al dira zure ustez hiriarentzat?
• Zeintzuk uste duzu direla garatu daitezkeen beste turismo-segmentuak?
• Zeintzuk dira zure ustez ezar daitezkeen lan-lerro berriak turismo desestazionalizatuago eta internazionalago baterako?