Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio-datuei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula deritzogu. Horiek instalatzea onartzen ez baduzu, COOKIEEN POLITIKA atala bisitatu beharko duzu. Bertan cookieak ezabatzeko edo baztertzeko era aurkituko duzu.

''EKARPENAK''
EGIN AHAL IZATEKO SARRERA

Pasahitza ahaztu zait  •  Erregistratu

Itxi
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

PRIBATUTASUN POLITIKA

PARTEKATU  PARTEKATU

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera, interesdunei jakinarazten zaie webgune honen bitartez beren borondatez ematen dituzten datu pertsonalak datu fitxategi batean edo gehiagotan sartuko direla. Horien erantzulea DONOSTIAKO UDALA da (Ijentea kalea, 1, 20003 PK, Donostia). SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.-k DONOSTIAKO UDALA-ren kontura tratatzen ditu datu horiek, tratamenduaren arduradun gisa, eta DBLOari eta berori garatzeko araudiari helduz.

Webgunean eskuragarri dauden formularioak bete eta bidali ondoren biltzen dira datu pertsonalak online. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko online formulario bakoitzean esteka bat dago bilketa horrekin lotutako pribatutasun politikara daramana. Bertan jakinarazten da jasota daudela datu pertsonalen fitxategiak edo tratamenduak (emandako datu pertsonalak horiei gehitzen zaizkie), datu horiek biltzearen eta, hala badagokio, hirugarrenei jakinaraztearen helburua, tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea, eta datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko aukera eta modua. Erabiltzaileak pribatutasun politika espresuki onartu beharko du formularioa betetzat jotzeko eta dagokion zerbitzua edo edukia eskuratu ahal izateko.

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.-k hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bere webgunearen bidez eta, horiek eskuratzeko, beharrezkoa izan daiteke erabiltzaileak aurretiaz bere burua webgunean erregistratzea dagokion formularioaren bitartez. Erregistratze prozesuan, baliteke erabiltzaileak erabiltzaile identifikatzaile bat (“nick”) eta/edo pasahitz bat hautatu behar izatea. Halakoetan, bere erantzukizun osoa izango da aipatutako identifikatzailea eta pasahitza arduraz erabiltzea eta horien konfidentzialtasuna gordetzea.

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.-k hitzematen du jasotako datu guztiak konfidentzialtasunez tratatuko dituela, eta beharrezko segurtasun neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarriko dituela datuak aldatu, galdu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen, datu pertsonalak babestearen inguruan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Berariaz aurkakorik adierazi ezean, gure formularioetan eskatutako datuak beharrezkoak dira eskaera bideratu eta/edo dagokion zerbitzua edo edukia eskuratu ahal izateko, eta interesdunaren erantzukizuna izango da datu egiazkoak eta zehatzak ematea. SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.-k beretzat erreserbatzen du datu faltsuak edo okerrekoak nahita eman dituen erabiltzaile oro baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren bestelako ekintzak alde batera utzi gabe.

Bestalde, erabiltzaile batek hirugarren baten datu pertsonalak erabiliko balitu, horretarako haren baimena duela ziurtatu beharko du aurretiaz, eta bere jokabidearen ondoriozko erantzukizunetik erabat salbu utziko du SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.

Erabiltzaileak aukera izango du bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideak baliatzeko. Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidali beharko dio DONOSTIAKO UDALEKO UdalInfo zerbitzuari (Ijentea kalea, 1, 20003 PK, Donostia), bere NANaren kopiarekin batera, bere nortasuna egiazta dezan.

Pribatutasun politika honen edukia aldatu ahal izango da izan daitezkeen lege aldaketetara egokitzeko, eta datuak babesteko eskumena duten agintariek emandako irizpide eta posizioetara ere moldatzeko.