Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio-datuei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula deritzogu. Horiek instalatzea onartzen ez baduzu, COOKIEEN POLITIKA atala bisitatu beharko duzu. Bertan cookieak ezabatzeko edo baztertzeko era aurkituko duzu.

''EKARPENAK''
EGIN AHAL IZATEKO SARRERA

Pasahitza ahaztu zait  •  Erregistratu

Itxi
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

PARTEKATU  PARTEKATU

1. argazkia

2017-2021 Turismoaren Gida Plana, hain zuzen ere, kalitateko sektore sostengagarri baten estrategia finkatzeko helburuak eta tresnak ezarriko dituen agiri bat da.

Aurreko planaren helburuak erdietsi ondoren, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoan ezinbesteko ikusten dugu eztabaida eta gogoetarako epe bat zabaltzea. Horrela, gizarte nahiz ekonomia arloko eragile guztien sentsazioak, kezkak eta eskakizunak ezagutu nahi ditugu, baina baita gainerako herritar guztienak ere.

2017-2021 Turismoaren Gida Planaren prestakuntzak bi fase garrantzitsu izango ditu:
Batetik, diagnostikoaren fasea, hilabete hauetan lantzen ari garena, eta bestetik, Estrategia eta Ekintza Planeko proposamenen fasea, datorren urtearen hasieran egingo dena.


Plan berri honen ideia bultzatzaileak hiru dira:

1. Turismoaren hazkunde orekatu eta sostengagarri bat sustatzea.
2. Donostian turismoaren Gobernantza Eredua gizarte ireki baten testuinguruan antolatzea eta Negozio Plan berri bat definitzea San Sebastián Turismo & Convention Bureau erakundearentzat.
3. Donostia marka turistikoa sendotzea.


1. Turismoaren hazkunde orekatu eta sostengagarri horrek hauxe dakar:

a. Hiriaren harrera-gaitasuna identifikatzea.
b. Hiriaren egituran, ekonomian eta gizartean turismoa orekaz barneratu dadila erraztea.
c. Herritarren bizi kalitatea hobetzea.
d. Herritarrak kontzientziaraztea eta parte hartzera bultzatzea.
e. Hiriko turismoaren garapenerako eta kudeaketarako eredua eta horren arduradunak zehaztea.
f. DSSko ostatu eskaintza hazteko eredua definitzea (turismoko apartamentuen eta P2P fenomenoaren kudeaketa sostengagarria bilatu nahian).
g. DSSren eta herrialde osoaren turismo baliabide berriei balioa ematea.


2. Gobernantza Eredu berriak hauxe eskatzen du:

a. DSSn turismo arloko gobernantza eta harreman eredu berri bat zehaztea (harremana beste erakunde batzuekin).
b. Turismoa kudeatzeko finantzaketa bide berriak erdiestea.
c. DSS Turismoko bazkideekin eta tokiko turismoaren sektorearekin dugun harreman ereduan aurrera egitea.
d. Lankidetza eta laguntza publiko-pribatua nahiz publiko-publikoa indartzea.
e. Erakundearen eginkizunen mapa eta organigrama berria definitzea.


3. Donostia marka turistikoa sendotzeak hauxe esan nahi du:

a. DSS Europan hiriko turismoaren erreferentziazko eredu gisa ikusia izan dadila erdiestea.
b. Markaren kudeaketa. DSSk helmuga gisa duen sinbologiarekin hertsiki lotutako irudi eta paisaia mentalak zaintzea.
c. Markak dituen berezko ezaugarriei (kultura, itsasoa, gastronomia, nortasuna...) beste batzuk gehitzea.
d. Donostiak zenbait segmentutan duen posizionamendua hobetzea: Erosketak, MICE, Natura...
e. Helmugaren Xede Estrategiko Nagusietan oinarrituta, produktuak eta merkatuak arlo gehiagotara zabaltzea.
f. 2016ko Europako Kultura Hiriburutza markaren ondarea jasotzea (Zein izango da 2016 ondoren hiriaren marka?).

 

Atal honetan, jasotako ekarpenen hautaketa bat argitaratuko da.