PARTEKATU
• PLANTEATUTAKO GALDEREI BURUZ IRITZIA EMAN
Marka turistikoa: ikono adierazgarrienak

Sektore turistikoaren eta lan-mahaien iruzkin eta ekarpenen hautaketa
Hiria munduan posizionatuko duen hiri-markaren irudia sortu beharraren inguruko iritzia zabalduta dago. Badira hiriaren ikono ospetsuak, leku askotan ezagutzen direnak: Kontxako badia, Haize Orrazia, Kursaala, pintxoak, María Cristina hotela, oinutsik (edo bizikletan) surf-taularekin paseatzen doan surflariaren irudia…
Herritarrentzat, ikono adierazgarriena Kontxarena da.
Gainera, hiriak ikono berriak gehitu ditu, turismoaren ikuspegitik balia daitezkeenak. Tabakalera gunearen kasua da (sormen-hiri garaikidearen irudia nabarmentzen du), eta Basque Culinary Center-ena (Donostiak duen hiri gastronomikoaren irudia indartzen du).
Hain zuzen, gastronomia da hiria mundu-mailan posizionatu duen ikonoetakoa. Beharrezkoa da gure sukaldariek egindako lana aprobetxatzea; baina, zuhurra izan beharra dago. Izan ere, gastronomia, egun gure ahalmenetako bat izanik ere, baliabide ahula da, erakargune izateari utz diezaiokeena.
Eztabaidarako galderak
• Zeintzuk dira zure ustez hiriaren irudi eta ikono adierazgarrienak?
• Zeintzuk dira hiriaren esentzia eta erakargarritasuna ondoen transmititzen duten mezuak?