Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio-datuei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula deritzogu. Horiek instalatzea onartzen ez baduzu, COOKIEEN POLITIKA atala bisitatu beharko duzu. Bertan cookieak ezabatzeko edo baztertzeko era aurkituko duzu.

''EKARPENAK''
EGIN AHAL IZATEKO SARRERA

Pasahitza ahaztu zait  •  Erregistratu

Itxi
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

AURKEZPENA

PARTEKATU  PARTEKATU

1. argazkia

PLAZA IREKIA
Ernesto Gasco. Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia.

Ongi etorri Plaza Irekia gunera. Bertan, aukera izango da gure hirian turismoak dituen aupada eta helburu berriei ekiteko garaian iritziak entzutzeko, ekarpenak egiteko, gogoeta egiteko, eta zuen proposamenak eta ikuspegiak zein diren jakiteko.

Jarduera turistikoa, berriz ere, hiri garapenaren iturri bihurtu da, bai ekonomiaren arloan, bai arlo sozial eta kulturalean. Badakigu turismoak ahalmen handia duela enpleguak sortzeko, baina beharrezkoa da hura arautu eta kontrolatzea, jasangarria izan dadin eta errespeta ditzan Donostiaren ingurunea, paisaia eta, batez ere, bere ezaugarriak eta berezitasuna.

Ezinbestekotzat jotzen dugu 2017-2021 Turismoaren Gida Plana egitea, gai horiek guztiak ahalik eta partaidetza handienaz eta iritziak alderatuz jorratuko dituena. Helburua da hiriarentzat erabakigarria den sektore horretarako estrategia bat diseinatu eta planifikatzea, jasangarritasunaren ikuspegitik, hazkunde harmoniko eta orekatuaren aldeko apustua eginez, eta gure helmugaren nortasunari, identitateari eta benetakotasunari eutsiz.

Espero zaitugu, parte hartu!