Este sitio Web utiliza cookies, propias y de terceros con la finalidad de obtener información estadística en base a los datos de navegación de los visitantes. Si continúas navegando, se entiende que aceptas su uso y en caso de no aceptar su instalación deberás visitar el apartado de POLÍTICA DE COOKIES, donde encontrarás la forma de eliminarlas o rechazarlas.

ACCESO PARA PODER REALIZAR
''APORTACIONES''

He olvidado la contraseña  •  Regístrate

Cerrar
PLAZA IREKIA

PLAZA IREKIA

APORTACIÓN

COMPARTIR  COMPARTIR

  •   Autor: Elixabete Rezabal Astigarraga

? Nola baloratzen duzu turismoak Donostian egun bizi duen egoera?
Gehiegizkoa dela iruditzen zait. Bizilagunen bizitza kalitatea asko jeisten du, batez ere aste santutik udara bukatu arte, kaleko zarata egunez eta gauez, espazio publikoaren okupazioa, alkilerren garestitzea, irekitzen diren denda guztiak turistentzako izatea, eta zerbitzu orokorren saturazioa, jende pilaketaren ondorioz, ematen dira. Gure auzotik, hiritik kanporatzen gaitu turismoak.
? Zure ustez, zein izan behar dira turismoaren aupadak Donostian datozen urteotarako?
Nik eskatuko nioke udaletxeari, gaur egun indarrean dagoen legedia errespetatu dadin ahalegin bat egin dezala. Tabernek eta terrazek ez dituzte ordutegiak errespetatzen, jendeak ez du gauean zarata egiteko debekua errespetatzen, turistentzako alkilatzen diren etxebizitza gehienek ez dute zergarik ordaintzen eta legez kanpokoak dira, etab. Legedia errespetatuko balitz, edo bizilagunek bideren bat edukiko bagenu salaketak jartzeko, eta salaketa horiek kontutan hartuko balira, bizilagunek turismoarekiko dugun jarrera asko aldatuko litzatekeela uste dut.
? Zer irizten diozu turismoak hirian izan duen hazkundeari?
Gehiegizkoa dela, eta bizilagunei bizkarra emanda egin dela, bizilagunen beharrak erabat albo batera utziz, momentuko irabazi ekonomikoen aurrean. Bestalde, ez dut batere argi ikusten hazkunde hau zein puntutaraino den egonkorra eta jasangarria. Gure hiri osoa aldatu behar al dugu noiz arte iraungo duen ez dakigun aktibitate batentzat? Merezi al du hazkunde hori bultzatzeak, gure bizitza kalitatea okertzen duela jakinda? Baldintzak aldatu eta turismoa atzera jeisten denean, zer gertatuko da?
? Zure ustez, nola kudea daiteke gai hori?
Turistei eskeintzen zaizkien apartamentu eta hotel kopurua mugatuz, legedia betetzen dela ziurtatuz, aktibitate ekonomiko egonkorragoak jorratuz, hirian bizi den jendeari denbora luzerako benetako onura bat ekarriko diona. Hiriko sektore ugarik parte hartu beharko lukete kudeaketan, bai udaletxeak, ostalaritzak, bizilagunek, eta turismo teknikariek. Orain arte, egia esan, iruditzen zait udaletxeak egin dituen lege aldaketak turisten aktibitatea errezteko izan direla, herritarren kalterako (adibidez, terrazen inguruko legedi berria).
? Zein da zure iritzia hirian tasa turistiko bat ezartzeko aukeraren inguruan?

Ideia ona iruditzen zait, zerbitzu orokorrak zergen bidez ordaintzen ditugulako, eta argi dagoelako udan zerbitzu horiek ez direla nahikoak (batez ere zakarrak jasotzea, hondartzen garbiketa, etab. ditut buruan). Hala ere, berriro, garrantzitsuena irudituko litzaidakena, tasa jartzekotan, benetan denek ordaintzen dutela ziurtatzea da. Legea jarri eta betetzen ez bada, ez dugu ezer aurreratuko, orain apartamentuekin edo tabernen legediarekin gertatzen den bezela.